XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eztute ondamena makala egin bear otsuok!.

- Agur orduan gure beortegiak.

- Beortegiak, artaldeak eta artzaiak.

- Artzaiak ere bai?.

- Baita; biar goizean lagunen ezur bitzea izango diagu.

- Ezalda orrenbesteraño elduko.

- Ikusiko dek, bizi baaiz.

- Biziko algaituk.

- Etzekiat, motell, etzekiat.

- Eta nola ausartu aiz onaño etortzen?.

- Izuak ekarri nau.

Etsi det, gaur, nere txabolatik alarauak entzuten negoala; baño Txuri eta Bustamotx ate ondoan ikusi ditutanean, berakin batera ia mutillak! eragin diet ankari laguntasuna billa.

Jas! Nik ekarri det abiadea!
- Alarauak entzun dituk beraz?.

- Ta nolakoak! Aitzari ere mara mara negar eragitekoak.

- Norenak ote ziran?
- Nork daki? Adiskideren batenak edo....

- Gure Aingeru Jaolak zaintu gaitzala!.

Orrelako autuetan joan zitzaizten orduak Jose ta Pilliperi goizalderarte, batak bestea dendatzen edo bildurtzen, beti ere suari egurrak geituaz, beti ere alderdi guztietara begira, beti ere alkarri ixo-ixoka, andik edo emendik zarataren bat ote zalakoan.

Goizean jakin zuten ainbesteraño triskantzarik etzala igaro.